XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez dala gezurra, Pernando.

Benetan arrapatu dirate.

- Ori, ori.

Eutsi itz orri.

Orrela esan ezkero, guziak sinistuko diote.

Esan eta esan, Pernando'k ere sinistu zion azkenik.

@- Ori ala bada, erretore jauna, nere etxean begiratu dezatela lendabizi.

- Ez gizona.

Zure errezelorik ez daukat nik.

- Ez dio ardura.

Nere etxeko baztar guziak ikusi ditzatela.

Ta ikusi bear izan zituzten.

Jo gora ta jo bera an ibilli ziran, baña ez zan txerririk agertu.

Ez zan errez, ondo izkutatuta zegon-eta Aurraren seaskan, lastaian sartuta zeukaten; aurra berriz negarrez seaskan eta Pernando'ren emaztea kantari, seaskari eragiten.

¿Zeñi bururatuko zitzaion seaska arren barruan, au-azpian begiratzea?.

Garizuma etorri zan, ordea, ta aitortzerakoan erretoreari guzia esan bear.

Esan zion, eta erretoreak, egia jakiteak ernaten zion pozaren pozez, guzia barkatu zion Pernando azkarrari.